25 may 2010

Bi urte nituela, amarekin eta ahizparekin Eroskira joan nintzen erosketak egitera. Han galdu nintzen , beldurtuta aparkalekura joan nintzen baina ez nuen ama ikusi. Barrura itzuli nintzen eta emakume batek amaren izena galdetu zidan. Azkenik amari megafoniatik deitu zioten eta beraiekin elkartu nintzen.
Nahia Estebanez

Nik bi urte eta erdi nituenean sehaskatik jausi nintzen. Handik aurrera gurasoek sehaska gorde zuten eta lurrean koltxoi bat jarri zidaten lo egiteko.
Mikel Gorostieta

Txikia nintzenean erosketak egiteko erabiltzen dugun karroan sartzen nintzen. Egun batean etxean nengoela karroan sartu nintzen eta amak ez ninduen aurkitu. Amak susto handia hartu zuen.
Asier Arteaga

Bi urte nituenean asko gustatzen zitzaidan putzuetan salto egitea. Egun batean putzu batean erori nintzen eta den dena busti nintzen.
Ibai Sainz

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Seguidores